Taldeko txikienak zapatuan Oñatin izan ziren Txantxiku Sarian parte hartzen. Azpeititik 25 igerilari joan ziren, eta mailaren arabera, 50 metroko probak edo 100 metrotakoak izan zituzten. Igerilari bakoitzak tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko proba batean hartu zuen parte. Gipuzkoako talde esanguratsuenak bertan izan ziren, denboraldiko azken sariketan.
Izarraitz Igeri elkarteko igerilariek emaitza onak lortu zituzten. Zazpi igerilarik lehenengo postua eskuratu zuten, laurek bigarrengoa eta hirurek hirugarrengo postua. Dominarik lortu ez zutenak ere podiumetik oso gertu ibili ziren. Gainera, kontuan hartu behar da Gipuzkoa, Araba eta Errioxako igerilari onenak zeudela Oñatiko Txapelketan.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren:
2007. urtekoetan. 50 metro bizkar: Joanes Lizarzaburu (1.). 50 metro bular: Jakes Larrañaga (1.) eta Denis Aizpuru (7.). 50 metro libre: Anne Sagarmendi (1.) eta Sara Olaizola (2.).
2006. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Unai Perea (2.) eta Amane Goenaga (3.). 50 metro libre: Julen Artetxe (3.) eta Elene Sudupe (1.).
2005. urtekoetan. 50 metro tximeleta: Maier Lizarzaburu (1.) eta Doltza Oiartzabal (4.). 100 metro bizkar: Alaitz Mendizabal (6.). 100 metro bular: Nerea Urbieta (2.). 100 metro libre: Mikel Etxeberria (9.) eta June Berasategi (1.).
2004. urtekoetan. 100 metro tximeleta: Arantxa Sudupe (2.). 100 metro bizkar: Intza Odriozola (1.) eta Alazne Sudupe (4.). 100 metro bular: Iker Aizpuru (2.), Uxue Etxeberria (1.), Ilazki Odriozola (3.), June Zubizarreta (4.). 100 metro libre: Maialen Aiertza (4.).
Anne Sagarmendik (2007), Elene Sudupek (2006) eta June Berasategik (2005), urteko igerilari onenen saria jaso zuten. Beste behin, estilo desberdinetan oso ondo moldatzen direla erakutsi zuten Izarraitzeko gaztetxoek eta nabarmen ikusten da, irailetik ona asko hobetu dutela.
Zorionak denoi eta ondo pasa oporrak!