Joan den asteburuan, ekainaren 18an eta 19an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Azpeitiko igerilekuan. Aitzol Agirregomezkorta eta Ainhoa Goenaga absolutu mailan parte hartu zuten. Jon Aizpuru, Iñigo Altuna, Oihana Goenaga, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, aldiz, junior mailan. Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga infantil mailan lehiatu ziren.
Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek txapelketa oso ona egin zuten. Entrenamendu gogorrak egiten dabiltza eta aurreikusitako helburuak bete zituzten gure igerilariek Azpeitiko txapelketan. Omar Urbieta entrenatzailea, oso gustura gelditu zen Izarraitzekoek egin zuten lanarekin. Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute eta ta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.
Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Espainiako infantilen txapelketetan parte hartzeko 2 gutxiengo berri:
– Jone Goenagak 200 metro librean eta 400 metro librean.
- Klubeko 13 errekor berri:
– Nesketan 4X50 libre: Ainhoa Goenaga, Aiora Beristain, Jone Goenaga eta Oihana Goenaga.
– Ainhoa Goenaga: 200 bizkar (absolutua).
– Oihana Goenaga: 100 estilo (17 urte) eta 200 estilo (17 urte).
– Eva Astigarraga: 50 bular (16 urte), 100 bular (16 urte) eta 200 bular (16 urte).
– Maialen Sudupe: 50 bizkar (14 urte), 100 bizkar (14 urte), 200 bizkar (14 urte), 200 estilo (14 urte) eta 400 estilo (14 urte).
– Maitane Goenaga: 100 bular (14 urte eta absolutua).
Guztira 29 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilak asteburuan. Gipuzkoako Txapelketako dominak berriz, Infantil mailan bakarrik banatzen dira eta, zazpi urrezko, bost zilarrezko eta bi brontzezko domina lortu zituzten bakarkako probetan. Horiez gain, eta erreleboetan, urrezko bat eta zilarrezko bi domina lortu zuten (4×200 librean zilarra, 4×100 librean zilarra eta 4×100 estiloetan urrea).
Juniorrei eta absolutuei dagokienez, berriz, ‘fina’ taularen arabera egin zituzten sailkapenak. Oihana Goenagak, bigarren postua lortu zuen nesken sailkapen orokorrean. Gipuzkoako txapelketako sailkapen orokorrean, gure neskak, laugarren postua eskuratu zuten, mutilak zortzigarren postua eta sailkapen bateratuan, laugarren postua lortu zuen Izarraitzek.
Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!
Datorren asteburuan eta ia atseden hartzeko denborarik gabe, gure igerilariek, junior eta absolutuen Udako Euskal Herriko Txapelketan izango dira Gasteizko Medizorrotzako igerilekuan. Udako bigarren zita garrantzitsuena izango dute eta, zorterik onena opa nahi diegu gure taldekideei.
Bukatzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Eroski, Errotaundi okindegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Izaro kafetegia, Kantoi taberna eta Rocha´s Chopper taberna.