Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko junior, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gazteizko Mendizorrotza igerilekuan (50 metrotakoa).
Gasteizko txapelketan Izarraitzeko ordezkariak izan ziren Ainhoa Goenaga (absolutua), Oihana Goenaga (juniorra), Eva Astigarraga (juniorra), Aiora Beristain (juniorra) eta Iker Aizpuru (igeriketa egokitua).
Udako azken aurreko zita garrantzitsuena zuten, eta txapelketa txukuna egitea lortu zuten gure igerilariak. Bakarkako probetan, zilarrezko domina bat eta brontzezko hiru domina lortu zituzten gure taldekideak;
- Ainhoa Goenaga: brontzea 200 bizkarren (absolutua).
- Aiora Beristain: brontzea 100 eta 200 librean (juniorra).
- Oihana Goenaga: zilarra 50 tximeletan (juniorra).
Horiez gain klubeko 4 errekor berri:
- Oihana Goenagak: 50 libre, 50 tximeleta eta 100 tximeleta (17 urte).
- 4×200 libre neskak: Aiora Beristainek, Oihana Goenagak, Eva Astigarragak eta Ainhoa Goenagak.
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute Ainhoa Goenagak eta Aiora Beristainek. Oihana Goenagak eta Eva Astigarragak berriz, merezitako oporrak hartu dituzte.
Bestalde, Iker Aizpuruk (EH Udako igeriketa egokituko txapelketan) lau probetan hartu zuen parte, 50, 100, 200 libre eta 50 bizkarren eta beste behin, bere maila erakutsi zuen igerilari haundien artean.
Zapatu goizean, berriz, igeriketa egokituko Mapfre kirol topaketak izan ziren Getxoko Fadurako kiroldegian. Gure taldetik Lander Uria izan zen bertan eta oso gustura ibili zen festa giroan Getxoko topaketan.
Zorionak guztioi!
Ainhoa Goenaga 200 bizkar. Aiora Beristain 100 libre.
Aiora Beristain 200 libre. Oihanan ordez Aiora 50 tximeleta