Infantilek EH-ko txapelketa bikaina Irunen

infantilek

Zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portu igerilekuan.

Irungo txapelketan, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Nerea Berasategi, Angela Ocio, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, bost urrezko domina, zilarrezko bi eta brontzezko sei domina lortu zituzten. Horiez gain, infantil neskek, 4×200 libre eta 4×100 estilo probetan urrezko dominak eskuratu zituzten eta 4×100 librean berriz, zilarrezkoa.

Horiez gain Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • Espainiako infantilen txapelkean parte hartzeko gutxiengo berri bat:

– Maitane Goenagak 50 metro librean.

  • Klubeko 4 errekor berri

– Maialen Sudupe, 100 tximeleta (14 urte)

– Maitane Goenaga, 200 bular (14 urte eta absolutua)

– Joanes Astigarraga, 100 bizkar (15 urte)

  • Guztira, 21 marka pertsonal lortu zituzten gure neska-mutilek asteburuan.

Denboraldiko azkeneko zita Udako Espainiako Txapelketa izango dute Jone Goenagak, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak. Asier Ganzarainek, Nerea Berasategik eta Angela Ociok berriz, merezitako oporrak hartuko dituzte.

Zorionak txapelketagatik eta egiten ari zareten lanagatik!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.