Uztailaren 13an hasi eta uztailaren 17ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatuko da Kanarietako Las Palmasen, Metropoleko igerilekuan. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua) eta Aiora Beristain (juniorra) izango dira.
193 taldeetako 773 igerilari (307 absolutu eta 466 junior) izango dira Las Palmaseko txapelketan.
Gure igerilariek, bakarkako proba hauetan parte hartuko dute:
– Ainhoa Goenaga: 50 metro bizkar, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar.
– Aiora Beristain: 50 metro libre, 100 metro libre eta 200 metro libre.
Zorte on bikote!