Aurreko astean, uztailaren 13an hasi eta 17ra bitartean, juniorren eta absolutuen Udako Espainiako Txapelketa jokatu da Kanarietako Las Palmasen. Bertan, gure taldeko Ainhoa Goenaga (absolutua) eta Aiora Beristain (juniorra) izan dira Omar Urbieta entrenatzailearekin.
Azken hilabeteetan hitzordu horretarako aritu dira prestatzen eta, emaitzak ikusirik, entrenatzailea eta igerilariak gustura gelditu dira.
Hona hemen bakoitzaren lana;
Aiora Beristain (2000 juniorra):
Nahiz eta Aioraren prestaketa espezifikoa EH-ko txapelketara begira egin, denbora onak lortu ditu Las Palmaseko txapelketan
– 50 metro librean: 28:80 denborarekin bere marka pertsonaletik zentesima batera gelditu zen. 2000ko nesketan 28. postua lortu zuen.
– 100 metro librean: 1:01:78 denborarekin, 2000ko nesketan 28. postua lortu zuen.
– 200 metro librean: 2:13:89 denborarekin bere marka pertsonaletik 21 zentesimatara gelditu zen. 2000ko nesketan 24. postua lortu zuen.
Ainhoa Goenaga (1997 absolutua):
Goizeko aurrekanporaketan ez zuen igeri egin berak dakien modura hala ere, bi finaletan sartzea lortu zuen, 100 metro bizkar eta 200 metro bizkar probetan. Arratsaldeko finaletan berriz, oso maila ona erakutsi zuen Ainhoak.
– 50 metro bizkarren: 32:07 denborarekin eta absolutuetan 35. postua lortu zuen.
– 100 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 1:07:10 denbora. Arratsaldeko finalean berriz, 1:06:70 denborarekin 13. postua eskuratu zuen absolutu mailan.
– 200 metro bizkarren: goizeko aurrekanporaketan 2:23:32 denbora. Arratsaldeko finalean berriz, 2:21:70 denborarekin 12. postua lortu zuen absolutu mailan.
Bukatu dute denboraldia Udako Espainiako txapelketarekin. Orain, merezitako oporrak hartuko dituzte gure junior eta absolutu mailakoak.
Taldean, infantilak jarraitzen dute lanean, uztailaren azken egunetan izango bait dute Espainiako Txapelketa Malagan.
Zorionak egin duzuen lanagatik!