22 azpeitiarrek hartuko dute parte 46. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldian

imageDatorren igandean, uztailak 31, itsas zeharkaldi denboraldiari jarraipena emango diote Izarraitz igeri elkarteko kideek, 46.  Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.

Bi mila kirolarik eman dute izena zeharkaldian. Horien artean dira Izarraitzeko infantil mailako 9 igerilari: Iker Aizpuru, Uxue Etxeberria, Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Maialen Aiertza, Alaia Juaristi eta June Berasategi. Horiek, infantil mailako beste 135 igerilariekin batera, goizeko 10:30ean ekingo diote probari Zarauzko hondartzan. 800 metroko luzera duen igerialdia izango dute.

Ondoren, 12:00etan, hasiko da helduen zeharkaldia Getariako portuan. Inskribatu diren 1.926 igerilariak bost taldetan aterako dira, aurrez eginiko denboraren arabera. Marka onenak dituztenak txano beltzarekin izango dira, eta bost minutuko aldearekin aterako dira beste lau multzoak.
Azpeitiko kirolari ugari dago izena emanda, (Kirolprobak webguneko zerrendan 22 azpeitiar agertzen dira) eta esan daiteke uretako Behobia-Donostia dela Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia.

Zorte on, eta egurre!

 

Post hau Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.