Atzo, Andramari eguna, Izarraitz Igeri Elkarteko hamabi igerilarik, 48. Paseo Berriko Igerialdian parte hartu zuten Donostian.
Infantil nesketan Maialen Sudupe izan zen garailea.
Master mesketan Leire Ceciaga izan zen bigarrena.
Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 49 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik, 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldetik, bost igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten eta Maialen Sudupe Azkoitiarra izan zen garaile nesken artean.
Bakoitzaren postuak honako hauek izan ziren; Maialen Sudupek 1. postua, Uxue Etxeberriak 9. postua, Ilazki Odriozolak 22. postua, Intza Odriozolak 24. postua eta Alazne Sudupek 26. postua.
Helduek, Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino igeri egin zuten. Atzo, azken bi urtetan ez bezala, itsasoak ohiko ibilbidea egiten utzi zuen denon gozamenerako.
Guztira ia 500 parte hartzaile izan ziren, hauetatik, Izarraitz Igeri Elkarteko zazpi igerilari.
Helduen artean, Leire Ceciagak, (master mailan) lortu zuen podiumera igotzea. Hona hemen gure absolutuen postuak; Leire Ceciagak 56. postua eta master mailan 2., Rafa Zubeldiak 16. postuan hondartzaratu zen eta 6. master mailan, Iñaki Etxeberria 51. eta 7. master 2 mailan, Iker Paredes 203. eta 56. Master mailan, Koldo Larrañaga 269. eta 17. beterano mailan, Nagore Alberdi 270. eta 10. master mailan, Alaitz Olazabal 271. eta 11. master mailan eta Edu Sudupe 394. eta 116 master mailan.
Zorionak eta segi horrelaxe !