Gustura Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian

ZUMAIAZapatuan, I. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldia jokatu zen Zumaian.

Itzurun hondartzan hasi eta Arbustaingo arranplaraino igeri egin behar zuten partaideak 3.000 metroko ibilbidea eginez. Zoritxarrez, itsasoa zakar zegoela eta, Taosa Igeri Taldeakoek, igerilarien segurtasuna bermatzeko, beste ibilbide bat prestatu zuten Urola Ibaiko Itsasadarrean.

Azken unean prestatu zuten ibilbidea zerbait motxagoa zen, baina horrek, ez zuen proba samurragoa egin. Izan ere, marea indar handiz zetorren ibaian gora eta lehen buiara joateko lanak izan zituzten igerilariek. Lehen buian bira eman zutenean, korrentea alde zuten eta horrela joan ziren Itsas kiroldegiko buiara. Hortik aurrera, berriro, korrentearen aurka igeri egin zuten helmugaraino.

Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilari hauek parte hartu zuten:
Julen Agirrezabalagak, Nagore Alberdik, Xabier Aranburuk, Juan Karlos Arellanok, Leire Ceciagak, Julen Estebanek, Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Koldo Larrañagak, Dani Mayok, Iker Paredesek eta Rafa Zubeldiak.

Antolakuntza bikaina eta datozen urteetan ziur, Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldiak ospe handia hartuko duela Euskal Herriko itsas zeharkaldien artean.

Zorionak guztioi!

Advertisements
Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.