73. Kontxa Badiako itsas igerialdia

kartela

Zapatuan, irailaren 10ean, Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVI. Ligako azkeneko itsas zeharkaldia izango da Donostian. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izango du irteera eta helmuga puntua Kontxako Badiako 73. Igerialdiak.

11:00etan infantilen kategoriakoei irteera emango zaio. Infantilen ibilbidea 0,4 itsas milakoa izango da (740 metro inguru). Helduen probak berriz, 11:45etan lehen taldearekin hasiera emango zaio (hiru taldetan banatuta egongo dira igerilariak, izen emateko garaian akreditatu duten denboraren arabera). Hauen ibilbidea 1,2 itsas miliakoa izango da (2.220 metro inguru).

Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkaritza handia izango da zapatuko helduen proban, federatu eta popularren artean, Azpeititik 30 igerilaritik gora izena emanda baidaude. Izarraitzetik infantil mailan, sei igerilari (Uxue Etxeberria, Maier Lizarzaburu, Ilazki Odriozola, Maialen Sudupe, Alazne Sudupe eta June Zubizarreta) bertan izango dira.
Ea aurtengo igerialdian igerilariak ibilbidean ez dituzten itsasontzien oztoporik izaten.

Bestalde, igandean Bilbon, Club Deportivoren 77.  Igeriketa Zeharkaldia BILBOKO ITSASADARRA jokatuko da. Zeharkaldi honetarako, Pablo Etxeberria helduen proban eta Uxue Etxeberria infantil proban parte hartzeko izena emanda daude.

Zorte on guztioi!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.