Azpeitiko Udalak 2016ko Kirol Sariak emango ditu zapatuan

juankar

Azpeitiko Udalak, kirol mahaiko kideekin elkarlanean, urteko Kirol Sarien ekimena berritzea erabaki du, bi helburu nagusirekin: herritarren partaidetza areagotzea eta emakumezkoen kirolari merezi duen ikusgarritasuna ematea.

Hori dela eta, aurten, hiru sari banatuko dituzte; urteko emakume kirolariaren saria, urteko gizon kirolariaren saria eta kirol boluntarioaren saria.

Izarraitz Igeri Elkartearen hautagaiak honako hauek dira;

  • Emakumezkoen kategorian, Maialen Aizpuru, Eva Astigarraga eta Aiora Beristain, 2000. urteko juniorrak.
  • Gizonezkoen kategorian, Juankar Arellano, master taldekoa.

Abenduaren 17an, zapatua, 2016ko Kirol Sariak emateko ekitaldia egingo da, 12:00ean, udaletxean.

Zorionak eta disfrutau ekitaldian!

 

Post hau Albisteak, Masterrak, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.