Emaitza onak Paco Sanchez sarian

Pasa den larunbatean Tolosan izan genituen gure taldeko Benjamin eta Alebinak. Bertan igerilariek aukeratu zituzten probatan igeri egin ahal izan zuten.

15578750_1267918653305240_6058241717088878147_nBanakako probez gain 12x50m libreetako errelebo mixto baten ere parte hartu ahal izan zuten. Txapelketa honetan, gure eskualdean parte hartzen ez duten beste igerilariekin lehiatu ahal izan ziren, hala nola Tolosaldea, Fortuna eta Zarautz-ko igerilarien aurka.

Domina ugari ekarri zituzten etxera gure igerilariek eta beraien maila erakutsi ahal izan zuten. Hurrengo txapelketa Urtarrilaren 14-an izango dute Azpeitian Benjaminek, Alebinek aldiz, Eibar-era joan beharko dute. Bitartean gabonetan entrenamenduek jarraituko dute eta datozen orduetan gabonetako ordutegia ikusgai izango da gure webgunean.

ZORIONAK ETA SEGI HORRELA!!!!

Post hau Sin categoría atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.