Pasa den zapatuan eta igandean, otsailak 25 eta 26, Euskal Herriko Neguko Txapelketak jokatu dira infantil, junior eta absolutuen mailan. Infantilak Irungo Azken Portu Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren, eta juniorrak eta absolutuek, aldiz, Iruñeko Amaya igerilekuan.
Junior eta absolutuen mailan aritu ziren Ainhoa Goenaga, Pablo Etxeberria, Oihana Goenaga, Jone Goenaga, Nerea Berasategi eta Angela Ocio, Iruñako Amayako igerilekuan. Infantil mailan, aldiz, Iñaki Etxeberriak, Joanes Astigarragak, Asier Ganzarainek, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak hartu zuten parte, Irungo Azken Portu igerilekuan.
Negu denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zen pasa den asteburukoa eta emaitza oso onak lortu zituzten Irunen nahiz Iruñean. Bakarkako probetan, 10 urrezko domina, zilarrezko 3 eta brontzezko beste 2 lortu zituzten.
Juniorrak eta absolutuek ondo aritu ziren eta lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:
- Urrezko 3 domina, zilarrezko 2 eta brontzezko beste 1.
- 14 marka pertsonal.
- Klubeko 4 errekor berri 50 metroko igerilekuan;
– Emakumezkoen 4×50 libre. 1:53:33 (Jone Goenaga, Nerea Berasategi, Oihana Goenega eta Ainhoa Goenaga).
– Pablo Etxeberria, 50 bizkar 29:61 (Absolutua).
– Oihana Goenega, 100 tximeleta 1:06:79 (absolutua).
– Jone Goenega, 50 bular 38:54 (16 urte).
Infantilek, berriz, Gipuzkoako Txapelketan bezala, izugarrizko lorpenak eskuratu zituzten, hona hemen esanguratsuenak:
- Espainiako txapelketetan parte hartzeko 5 gutxiengo berri:
– Maitane Goenagak 100 libre absolutua, 100 bizkar absolutua eta 200 bizkar.
– Maialen Sudupek 100 libre eta 400 estilo.
- Urrezko 7 domina, zilarrezko 1 eta brontzezko 1 bakarkako probetan.
- 13 marka pertsonal.
- Klubeko 7 errekor berri.
– Iñaki Etxeberria, 100 libre 54:33 (16 urte).
– Asier Ganzarain, 100 tximeleta 1:05:22 (16 urte).
– Maitane Goenaga, 200 bizkar 2:19:30 (15 urte eta absolutua), 100 bizkar 1:04:50 (15 urte) eta 100 libre 57:98 (15 urte).
– Maialen Sudupe, 100 estilo 1:07:70 (15 urte) eta 400 estilo 5:10:79 (15 urte).
Hurrengo sariketa Espainiako Txapelketa izango dute. Oraindik aste batzuk dituzte prestaketekin jarraitzeko, eta asteburuko emaitzak ikusita, itxaropentsu egoteko arrazoiak dauzkagu.
Zorionak eta aupa Izarraitz!