Taldeko txikiak oso ondo aritu ziren zapatuan

                                      Benjaminek 3. jardunaldia hasi aurretik (Oñati)

                                               Alebinek Legazpiko Bikuña igerilekuan

Joan den zapatuan, martxoaren 4ean, benjaminek Oñatiko Zubikoa igerilekuan eta alebinek berriz, Legazpiko Bikuña igerilekuan izan ziren, Kirol Zehaztasun Ligako 3. jardunaldia eta alebinen ligako 5. jardunaldia jokatzen.

Oro har emaitza oso onak lortu arren, nabarmena da denboraldiaren erdi aldera iritsi garela eta aldi berean igerilariak asko hobetu direla.

Egin behar izan zituzten proben artean, errespetu handia eman ohi duten probak zeuden, hala nola: 200 metro bular, 400 metro estiloak eta 100 metro tximeleta, besteak beste. Urduritasuna nabarmena izaten da honelako probak egin aurretik. Dena den, edozein distantzia eta edozein estiloetan lehiatzeko arazorik ez dutela argi erakutsi zuten gure igerilariek beste behin.

Segi horrela!

Post hau Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.