Nerea Berasategi Espainiako txapeldun, Trikideak-Saltoki talde nafarrarekin

Nerea Berasategi taldekidea Espainiako txapeldun gelditu da, Trikideak-Saltoki talde nafarrarekin, kadete mailan, Espainiako duatloi txapelketan.  Nerea Berasategi, Claudia Martinez eta Sofia Aparicioren denboren baturarekin, taldezkako sailkapenean lehen postua lortu zuen, Trikideak-Saltoki taldeak,  Castelloiko La Vall d’uixo herrian.

Zorionak Nerea eta Trikideak taldeari!

Post hau Espainiako txapelketak, Triatloi atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.