Marka onak lortu dituzte Tarbesen Gipuzkoako selekzioarekin

Frantziako Tarbe hirian izan dira Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Jone Goenaga eta  Maialen Sudupe igerilariak asteburuan, Gipuzkoako selekzioarekin, nazioarteko ‘Les 27eme Nautiques de Tarbes’ txapelketan parte hartzen. Maitane Goenaga, lesio bategatik, baja izan zen azken unean.

Izarraitzetik joan ziren igerilariek oso emaitza onak lortu zituzten. Denboraldiko sasoi puntu onena ez izan arren, ia guztiek egin zituzten denborak oso onak izan dira. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:

–          12 marka personal

–          Klubeko 7 errekor berri:

  • Joanes Astigarraga: 50 bizkar (16urte) 30’’78, 100 bizkar (16 urte) 1’05’’48 eta 200 bizkar (16 urte) 2’23’’40.
  • Jone Goenaga: 50 bular (16 urte) 38’’30 eta 800 libre (16 urte) 9’53’’79.
  • Maialen Sudupe: 50 bizkar (15 urte) 31’’68 eta 400 estilo (15 urte eta absolutua) 5’15’’63.

Zorionak eta segi lanean!

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.