Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak, Gipuzkoako Igeriketa Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak IX. Sara Carracelas igeriketa egokituko saria antolatu zuten pasa den zapatuan. Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian izan ziren gure taldeko Ander Idoeta, Lander Uria eta Jurdan Arakistain txapelketa horretan parte hartzen.
Errenteriako sariketan, proba hauetan parte hartu zuten:
- Ander Idoetak: 50 libre, 50 bizkar, 100 libre eta 50 tximeleta.
- Lander Uriak: 50 libre, 50 bizkar, 100 libre eta 100 bizkar.
- Jurdan Arakistainek: 25 libre, 50 libre, 50 bizkar eta 100 libre.
Sariketan parte-hartzaile asko izan arren, gure hirukoteak maila ona erakutsi zuen eta oso gustura itzuli ziren etxera egindako lanarekin.
Zorionak eta segi igeriketarekin disfrutatzen!