Joan den zapatu goizean, Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailetako igerilariak Donostiako Paco Yoldi Igerilekuan izan ziren, 3. GIF Sariketan; eta, Azkoitiako Elkargune Kiroldegiko igerilekuan, Udaberriko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldian.
Azpeitiko igerilariek maila polita erakutsi zuten bi lehiaketetan.
Hona hemen, bi lehiaketetako lorpen esanguratsuenak:
UDABERRIKO LIGAKO 3. JARDUNALDIAN
– 4 marka pertsonal.
– Asier Zubiaren debuta lehiaketa ofizialean.
- GIF SARIAN
– 10 marka pertsonal.
Animo eta segi lanean, hitzordu garrantzitsuak gainean ditugu!