Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek bi sariketa desberdinetan hartu zuten parte joan den asteburuan. Udako Txapelketa garrantzitsuak bertan direla-eta, hilabeteetan eginiko lana azaleratzen ari dira pixkanaka.
Ostiral arratsaldean Ander Etxabek, Iñaki Etxeberriak, Asier Ganzarainek eta Maialen Sudupek Eibarko XXIX. San Juan Sarian hartu zuten parte. Lau proba jokatu ondoren, finalean sartzea lortu zuten Iñaki Etxeberriak, Asier Ganzarainek eta Maialen Sudupek . Finaletan berriz, Maialen Sudupek lehen postua eta Iñaki Etxeberriak hirugarren postua lortu zuten infantil mailan. Horrez gain, lorpen hauek eskuratu zituzten Eibarko sariketan;
- 12 marka personal.
Zapatu arratsaldean Irungo San Martzial Sarian izan ziren gure taldekieak. Guztiek lan bikaina egin zuten Irunen. Hona hemen lorpen esanguratsuenak:
- Udako Espainiako Txapelketako gutxieneko berri bat: Jone Goenaga, 100 bizkar (1’06’’57)
- 12 marka personal.
- Klubeko 2 errekor: Jone Goenaga, 50 bular 35’’94(16 urte eta absolutua) eta 800 libre, 9’23’’55 (16 urte eta absolutua).
- 3 urrezko domina: Jone Goenaga: 800 libre, 50 bular eta 100 bizkar.
- Zilarrezko domina 1: Maialen Sudupe, 100 bizkar.
- Brontzezko domina 1: Maialen Sudupe, 400 libre.
Asteburuan lortutako emaitza onek indarra ematen die gure igerilariei denboraldiko azken txanpari aurre egiteko.
Animo neska-mutilak!