Emaitza onak Gipuzkoako txapelketan eta bihar Tolosako San Juan sarian izango dira alebinak

Pasa den asteburuan, Irun-go Azken portu igerilekuan Gipuzkoako alebinen txapelketa ospatu zen, bertara taldeko 10 igerilari joan ziren, 2005-2004 urteen artean jaiotako neskak hain zuzen ere.

Txapelketa honen formatua 4 jardunaldikoa zen, hau da, jardunaldiko proba bat aukeratu zuten. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lorturiko guxiengoaren giltzari esker parte hartu zuten bertan.

gip aleb

Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak auekeratu zituzten, honek erakusten du estilo ezberdinetan eroso aurkitzen direla eta emaitzetan ikusik ahal denez bide onetik dijoazela baieztatu liteke.

Emaitza azpimarragarrienak honakoak izan ziren:

  • Uxue Etxeberriak 1. postua 200m bular-en
  • June Berasategik 1. postua 100m estilo-etan
  • Uxue Etxeberriak 2. postua 200m bizkar-en
  • Nora Uriak 1. postua 800m libre-etan
  • Maier Lizarzaburuk 3. postua 800m libre-etan
  • Nora Uriak 2. postua 200m libre-etan
  • Uxue Etxeberriak 3. postua 100m bizkar-en
  • Maier Lizarzaburuk 1. postua 100m bizkar-en
  • June Berasategik 3. postua 100m bizkar-en
  • Alazne Sudupek 3. postua 400m estilo-etan.
  • 4×100 libreetan 3. postua
  • Uxue Etxeberriak 2. postua 200m estilo-etan
  • June Berasategik 3. postua 100m bular-en
  • Nesken sailkapen orokorrean 3. postua

EMAITZAK:

1. JARDUNALDIA

2. JARDUNALDIA

3. JARDUNALDIA

GIPUZKOAKO ADINEN TXAPELKETA 4. JARDUNALDIA

Bestalde, bihar asteazkena, alebinak izango ditugu berriro ere konpetitzen. Kasu honetan, Tolosara joango dira San Juan sarian parte hartzera. Txapelketa arratsaldeko 17:00tan hasiko da eta igerilari bakoitzak gehienez 2 probetan parte hartu ahal izango du.

SERIEAK:

TOLOSA SAN JUAN SARIA

Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.