Infantilek EH-ko txapelketa bikaina Galdakaon

Joan den zapatuan eta igandean, Euskal Herriko Udako Infantilen Txapelketa jokatu zen Galdakaoko Urreta igerilekuan.

Galdakaoko txapelketan, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Asier Ganzarain, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga izan ziren gure ordezkariak.

Denboraldiko azken aurreko zita garrantzitsuena zuten eta izugarrizko emaitzak lortuta etorri ziren gure igerilariak. Bakarkako probetan, bost urrezko domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi domina lortu zituzten.

Denboraldiko azkeneko zita Udako Espainiako Txapelketa izango dute Malagan Iñaki Etxeberriak, Maialen Sudupek eta Maitane Goenagak. Joanes Astigarragak eta  Asier Ganzarainek berriz, merezitako oporrak hartuko dituzte.

Zorionak txapelketagatik eta egiten ari zareten lanagatik!

Advertisements
Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.