Izarraitzeko igerilariek hiru hitzordu dituzte asteburuan

Aste bukaera honetan, Izarraitz Igeri Elkarteko kideek hiru lehiaketetan hartuko dute parte, Gazteizen, Ondarrun  eta Donostian.

Hasteko, zapatuan eta igandean, junior, absolutu eta igeriketa egokituko igerilariek, Udako Euskal Herriko Txapelketa izango dute. Txapelketa Gasteizen izango da, Mendizorrotzako igerilekuan, 10:30etan hasita. Arratsaldeko jardunaldiak, berriz, 17:00etan hasiko dira. Azpeititik zazpi igerilari joango dira Gasteizera eta honako hauek dira: Oihana Goenaga, Jurdan Arakistain, Angela Ocio, Jone Goenaga, Iñaki Etxeberria, Maialen Sudupe eta Maitane Goenaga.

Zapatu goizean, berriz, XXXII. Ondarroako Itsas Lasterketa (Elena Fernandez Iturrioz memoriala) jokatuko da Ondarruako Arrigorri hondartzan. Helduen igerialdia 10:30 etan hasiko da eta gaztetxoek aldiz, nagusien aurretik izango dute proba.

Igande goizean, eta ur irekiakin jarraituz, II. Urumea Ibai Igerialdia jokatuko da Donostian 9:00tan hasita. Ibilbidea zirkularra izango da eta 2.140 metro izango ditu, bostgarren zubitik aterata (Jose Antonio Aguirre) hirugarren zubiraino (Maria Cristina) eta berriz ere irteera puntura bueltatuz.
Ibilbidean zehar buiak eskubiko aldean utzi beharko ditu igerilariak.

Zorte on guztioi!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.