Lehen Hezkuntzako ikasleen igeri topaketak izango dira zapatuan

Datorren zapatuan, irailak 30, Ikasleen Igeri Topaketak izango dira, Urolako Eskola Kirola Kontseiluak benjaminentzat eta alebinentzat prestatutako egutegiari jarraituta. Horrela, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleen denboraldiko lehen topaketa izango da Azpeitiko Igerilekuan.

Honakoa da ordutegia:

– LH3ko ikasleak, 09:30etik 10:30era.

– LH4ko ikasleak, 10:30etik 11:30era.

– LH5 eta LH6ko ikasleak, 11:30etik 12:30era.

Gaztetxoen erakustaldia ikusi nahi izanez gero, azaldu zaitezte zapatuan igerilekuko harmailetara.

Animo eta zuen zain gelditzen gara!

Post hau Eskola Kirola, Oharrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.