Zapatuan, Elkarteko eguna ospatu genuen giro ederrean. Urtez urte, taldea handitzen doanez, partaidetza ona izan genuen prestatu genituen ekintzetan.
Aurrena, gure taldeko igerilariek, entrenatzaileek eta gurasoek igeriketa jaialdia egin zuten. Probak giro ederrean eta lagun artean egin ziren. Proben ondoren, txikienak goxoki poltsa bana jaso zuten.
Gero, afaldu aurretik poteoan ibili ginen Sanjuandegiko tabernetan.
21:30ean, Ongi Etorri jatetxean elkartu ginen ia 85 pertsona afaltzeko. Afalondoan momentu hunkigarriak bizi izan genituen. Batetik, pase den ur irekietako denboraldian emaitza onak lortu zituen eta aurten taldea utzi duen Leire Ceciagak, eta urte asko gurekin daramaten Aiora Beristainek, Eva Astigarragak eta Maialen Aizpuruk lore sorta bana eta oroigarri bana jaso zuten. Bestetik, zuzendaritza batzordean urteetan egin zuen lana eskertuz, Aitor Epeldek lore sorta eta oroigarria jaso zuen. Ondoren, hiru igerilerik aurresku bat eskeini zien boskoteari.
Estitxu Elduaien, udal ordezkariari, gure esker ona adierazi eta horrela jarraitzeko Azpeitiko igeriketari laguntzen eskatu genion.
Mila esker guztiei!