Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek asteburuan

Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Azpeitin eta Hernanin izango dira Izarraitzeko igerilariak.

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, Azpeitiko Udal Igerilekuan. Jardunaldia goizeko 10:00tan hasiko da.

Izena eman duten Izarraitzeko igerilariak honako hauek dira:

  • Oihana Goenaga.
  • Ander Etxabe.
  • Angela Ocio.
  • Ixak Gesalaga.
  • Iñaki Etxeberria.
  • Asier Ganzarain.
  • Asier Zulaika.
  • Maialen Sudupe.
  • Maitane Goenaga.
  • Alazne Sudupe.
  • Uxue Etxeberria.
  • Intza Odriozola.
  • June Zubizarreta.
  • Maialen Aiertza.
  • Ilazki Odriozola.
  • Leiane Lopetegi

Bestalde, arratsaldeko 16:00tan, Hernaniko igerilekuan, Izarraitzeko bi igerilari izango dira, Jurdan Arakistain eta Lander Uria. Hauek ere Neguko Liga Probintzialeko bigarren jardunaldian izango dute igeriketa egokituko Konporta Taldea ordezkatuz.

Zorte on denei!

Azpeitiko jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goizean sortuko dugun eragozpenagatik.

Post hau Helduen ligak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.