Joan den asteburuan, urtarrilaren 20 eta 21n, igeriketa egokituko Gazteen Espainiako Txapelketa jokatu da Valentzian. Bertan, gure taldeko Iker Aizpuru, Lander Uria eta Jurdan Arakistain izan dira lehian, Kirol Egokituko Euskal selekzioarekin.
Izarraitzeko hirukoteak emaitza bikainak lortu ditu txapelketan. Iker Aizpuruk igeriketa egokituko infantil mailan zilarrezko domina lortu du. Aizpuruk 50 metro libre, 50 metro bizkar, 100 metro libre eta 100 metro bizkar banakako frogetan hartu du parte eta horien denboren batura, txapelketako bigarren onena izan da. Alebin mailan bi aldiz izana da Iker Aizpuru Espainiako txapeldun, 2015ean eta 2016an.
Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek ere lan bikaina egin dute txapelketan, aipatutako lau proba horiek osatu zituzten eta bere lana ezinbestekoa izan da Euskadik seigarren postua lortzeko taldeko sailkapen orokorrean.
Zorionak hirukote!