Izarraitzeko igerilariek emaitza bikainak lortu dituzte Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, otsailaren 24ean eta 25ean, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa eta Igeriketa Egokituko Gipuzkoako Txapelketa jokatu ziren Irungo Azken Portu igerilekuan, eta Izarraitz Igeri Elkarteko ordezkariek emaitza onak lortu zituzten.

Ander Idoeta, Oihana Goenaga, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga, Ixak Gesalaga, Maitane Goenaga, Asier Zulaika, Intza Odriozola, Uxue Etxeberria, Leiane Lopetegi, June Zubizarreta, Ilazki Odriozola, Maialen Aiertza, Alazne Sudupe, Jurdan Arakistain eta Lander Uria izan ziren gure ordezkariak. 2. hiruileko azterketak zirela eta, baja batzuk izan genituen Irungo txapelketan.

Izarraitzeko igerilariak entrenamendu gogorrak egiten dabiltza, eta horren emaitza izan ziren zapatuan lortutako denborak. Izan ere, aurreikusitako helburuak bete zituzten Izarraitzeko igerilariek Irungo txapelketan.

Hemendik aurrera eta datozen txapelketei begira, entrenamenduen intentsitatea jaitsiko dute, eta lehiaketetan gorantz egitea izango da ohikoena.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 53 marka personal.
  • Infantilen Espainiako Txapelketarako 2 gutxieneko berri (Uxue Etxeberria, 100 eta 200 bular).
  • Absolutu mailako EHko txapeleketarako gutxieneko bat (Ander Etxabe, 400 libre).
  • Infantil mailako EHko txapelketarako 3 gutxieneko berri (Ilazki Odriozola, Alazne Sudupe eta Asier Zulaika).
  • Klubeko 3 errekor berri:
    • Uxue Etxeberria, 50 bular (14 urte).
    • Uxue Etxeberria, 100 bular (14 urte eta absolutua).
    • Uxue Etxeberria, 200 bular (14 urte eta absolutua).
  • 20 domina: 3 urrezko, 7 zilarrezko eta 10 brontzezko.
  • Taldekako sailkapenean: Mutilak 9., neskak 5. eta bateratuan 7.

Irunen jokatutako txapelketaz gain, Gipuzkoako Neguko Igeriketa Egokituko Txapelketa jokatu zen, eta bertan parte hartu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko Ander Idoetak, Lander Uriak eta Jurdan Arakistainek. Aurrez zituzten denborak hobetu zituzten eta gustura gelditu ziren egindako lanarekin.

Zorionak guztiei eta segi prestatzen!

 

Advertisements
Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.