Emaitza bikainak lortu dituzte Izarraitzeko igerilariek Euskal Herriko Txapelketan

Joan den zapatuan eta igandean, martxoaren 3an eta 4ean, igeriketako Euskal Herriko Neguko Txapelketa jokatu zuten infantil mailakoek. Euskal Herriko infantil onenak Tolosako Usabal Kiroldegiko igerilekuan lehiatu ziren.

Izarraitz Igeri Elkartetik Asier Zulaika, Uxue Etxeberria, June Zubizarreta, Leiane Lopetegi, Ilazki Odriozola Maialen Aiertza eta Alazne Sudupe aritu ziren .

Neguko denboraldiko azken zita garrantzitsuena zen joan den asteburukoa eta emaitza onak lortu zituzten Tolosan.

Gure taldekideen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

– 23 marka pertsonal.

– 2 urrezko domina eta zilarrezko bat, (Uxue Etxeberriak 100 eta 200 bularren bi urrezko eta 100 bizkarren zilarrezkoa).

Uxue Etxeberriak negu parteko denboraldia bukatzeko, Pontevedran izango da Infantilen Neguko Espainiako Txapelketan.

Zorionak guztiei eta aupa Izarraitz!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.