Emaitza onak lortu dituzte Izarraitzeko txikiek, Azkoitin eta Oñatin

Joan den zapatuan, hilaren 5ean, ligako azken jardunaldia jokatu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminek eta alebinek. Denborak eta ligako egutegiak aurrera egin ahala, igerian proba ezberdin askotan aritu dira, hasierako ikarak alde batera utzita. Igeriketa estilo ezberdinak menperatzen dihardute, eta hasieratik hona aurrerapauso handia eman dute.

Nahiz eta ligako jardunaldiak amaitu, oraindik ere txapelketa ezberdinetan parte hartu ahal izango dute Izarraitzeko txikienek, denboraldi amaiera arte.

Animo eta segi horrela!

Advertisements
Post hau Alebinen liga, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.