Maiatzaren 13an, igandean, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra-Igerilari Osoa jokatuko da Azpeitiko Udal Igerilakuan. Bertan lehiatuko dira 2006 eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak. Goizeko jardunaldia 10:00etan hasiko da eta arratsaldekoa, berriz, 16:30ean.
Izarraitz Igeri Elkartetik honako igerilariak hartuko dute parte;
- Maialen Aranguren (2007), Miren Iturzaeta (2007), Nahia Esteban (2007), Maddi Manterola (2007), Anne Sagarmendi (2007), Nora Zubizarreta (2007), Jakes Larrañaga (2007), Julen Artetxe (2006) eta Joanes Lizarzaburu (2007).
Igerilari bakoitzak lau estiloetan igeri egin behar du, eta horiez gain erreleboak izango dituzte.
Goizean 50 metro tximeleta, 100 metro bizkar eta 4 x 50 metro libre probak izango dira. Arratsaldean, aldiz, 100 metro bular, 100 metro libre eta 4 x 50 metro estilo probak.
Txapelketa Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, aste bukaera honetan txapelketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.
Zorte on guztiei!