Joanes Lizarzaburu igerilari osoa

Pasa den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko benjaminak eskolarteko Gipuzkoako Txapelketa izan zuten, Azpeitiko Udal igerilekuan.

Igandean, Julen Artetxe (2006), Joanes Lizarzaburu (2007), Jakes Larrañaga (2007), Maialen Aranguren (2007), Miren Iturzaeta (2007), Nahia Esteban (2007), Maddi Manterola (2007), Anne Sagarmendi (2007) eta Nora Zubizarreta, Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa-Igerilari Osoa lehiaketan parte hartu zuten. Bertan, 2006 eta 2007. urteetan jaiotako mutilak eta 2007. urtean jaiotako neskak aritu ziren.

Igerilari bakoitzak,bakarkako lau probatan lehiatu zen. Goizean, 50 metro tximeleta eta 100 metro bizkar probak izan zituzten, eta arratsaldean, 100 metro bular eta 100 metro libre probak.

Sailkapen orokorra egiterakoan, proba bakoitzaren emaitzak kontutan hartzen dira, horregatik txapelketari Igerilari Osoa Txapelketa deitzen zaio.

Azpeitiko txapelketan, emaitza oso onak lortu ditu taldeak eta gure igerilariak bide onetik doazela konfirmatu zen. Joanes Lizarzaburu Urangak igerilari osoaren txapela ekarri zuen etxera. Txapel hau irabazi ahal izateko lau estiloak oso ondo menperatzea beharrezkoa da eta ez da batere erraza.  Joanesek, 50 tximeleta, 100 bizkar eta 100 libre probetan  lehen postua lortu zuen eta 100 bularren aldiz, 6. postua. Joanes Lizarzaburu-ez gain taldekiak ere oso ondo aritu ziren aurreneko postuetan ibili zirelarik bakarkako proba guztietan eta neskak hirugarrenak erreleboetan (4×50 libre eta 4×50 estilo).

Taldezkako sailkapenetan berriz, neskak 3. postua lortu zuten, mutilak 10. eta sailkapen bateratuan 4. postua.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Amaitzeko, gure esker ona adierazi nahi diegu erakunde eta kolaboratzaileei: Azpeitiko Udala, Errotaundi okindegia, Txintxu gozotegia, Ongi Etorri jatetxea, Osinazpi jatetxea, Baigera II, Kantoi taberna eta Jim Clark taberna.

   

                                                         4X50 libre eta 4×50 estilo erreleboetako 3. postuak

                                   Neskak taldezkako sailkapen orokorrean 3. postua

Advertisements
Post hau Gipuzkoako Txapelketak, KZL atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.