Zapatuan, abuztuaren 25ean, Irlako XXI. Igeriketa Zeharkaldia ospatuko da Donostian “Atlético San Sebastián” Elkarteak antolatuta. Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariak bertan izango dira beste azpeitiar batzuekin batera.
Kontxako Atletiko San Sebastian Elkarteko egoitzaren paretik, arratsaldeko 15:30tan irtengo dira infantilak. 600 metrotako igerialdia egin beharko dute infantil neska-mutilak. Gero, 16:00tan, eta toki beretik, irteera emango zaio helduen igerialdiari. Hauek, 3.000 metro egin beharko dute Santa Klarako irla zeharkatuz.
Zorte on guztiei !