Bi postu podiumean, Kontxa Badiako 75. igerialdian

Zapatuan, irailaren 8an, jokatu zen Donostian, Kontxa  Badiako 75. Igerialdia eta Gipuzkoako Distantzia Luzeko XVIII. Ligako azkeneko Itsas Zeharkaldia. Easo Igeri Elkarteak antolatuta, Donostiako Klub Nautikoko eskaileratan izan zuen irteera eta helmuga puntua Kontxa Badiako 75. Igerialdiak. Eguraldi eta Itsaso ederrarekin animoso asko joan ziren gure igerilariak probara.

Infantilek, 11:00tan eman zioten hasiera Easo Igeriketa Taldeak antolatutako igerialdiari. 94 infantil mailako igerilarik bukatu zuten proba,  56 neska eta 38 mutil eta, 740 metro inguruko igerialdia egin zuten.

Izarraitz Igeri Elkartea ordezkatu zuten gaztetxoak, ondo moldatu ziren. Hona hemen bakoitzak lortutako postuak:

  • Uxue Etxeberriak, 4. postua.
  • Alane Sudupek, 16. postua.
  • Elene Sudupek, 23. postua.
  • Anne Sagarmendik, 35. postua

Absolutuetan, berriz, 11:45etan lehen taldeak (txano gorriak) hasiera eman zion, (hiru taldetan banatuta zeuden igerilariak, izen emateko garaian akreditatu zuten denboraren arabera) probari.

Izarraitzeko absolutuek, itsas zeharkaldien denboraldi guztian erakutsi duten maila onarekin bukatu zuten  Liga. Zapatuko proban, lehen postuetan bukatu zutenak, Rafa Zubeldia eta Leire Ceciaga izan ziren.  Rafak hirugarren postua eskuratu zuen master 2 mailan eta Leirek master mailan, bigarren postua.

Zapatuko igerialdiarekin bukatu zen Gipuzkoako Liga eta gaur, Gipuzkoako Igeriketako Federazioak  argitaratu ditu behin behineko Gipuzkoako Distantzia Luzeko Ligako sailkapen orokorrak. Bertan, Izarraitz taldeko bost igerilarik jasoko dituzte sariak Ordizian irailaren 22an ospatuko den Igeriketako galan;

  • Uxue Etxeberria 1. postua infantil nesketan.
  • Alazne Sudupe 3. postua infantil nesketan.
  • Alaitz Olazabal 3. postua master emakunezkoetan.
  • Ainhoa Uranga 2. postua master 2 emakumezkoetan.
  • Rafa Zubeldia 2. postua master 2 gizonezkoetan.

Distantzia Luzeko – Ur Irekietako ligako behin-behineko Sailkapena

Zorionak guztiei!

Post hau Igerialdiak, Itsas Zeharkaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.