Izarraitzeko txikienek emaitza onak lortu dituzte Azpeitian zein Legazpin

Joan den asteburuan, Izarraitz Igeri Elkarteko gaztetxoek bi lehiaketetan hartu zuten parte: Azpeitian eta Legazpin.

Izarraitz elkarteko alebin igerilariek joan den zapatu arratsaldean izan zuten Alebinen Ligako bigarren jardunaldia, Legazpiko Bikuña kiroldegiko igerilekuan. Honakoak izan ziren Legazpin lehiatu ziren Izarraitzeko igerilariak: Elene Sudupe, Julen Artetxe, Anne Sagarmendi, Nahia Esteban, Nora Zubizarreta, Maddi Manterola, Sara Garate eta Maialen Aranguren.

Legazpiko jardunaldian, 200 metro bizkar eta 100 metro libre probak lantzeko aukera izan zuten igerilariek. Horiez gain, 4×200 libre proba ere izan zuten neskak.

Orokorrean, emaitza onak izan zituzten Legazpin. Zorionak bertara joan ziren guztiei, denak izan baitziren egiten ari diren hobekuntza erakusteko gai.

Bestalde, zapatuan baita ere, Izarraitzeko txikienak Azpeitiko Udal Igerilekuan izan ziren Kirol Zehaztasun Ligako lehen jardunaldian parte hartzen. Gaztetxoak jardunaldira ilusio handiz eta gogotsu joan ziren arren, urduritasuna nabaritzen zitzaien proben aurretik. Benjaminen artean batzuek lehenengo aldia zuten txapelketa baten parte hartzen zutela, eta hala ere , igerian ondo ikasten ari direla ikusi ahal izan zen eta denak gustura gelditu ziren lorturiko emaitzekin.

Denboraldia hasi besterik ez da egin eta segi ikasten!

Zorionak eta aupa Izarraitz!

Post hau Alebinen liga, Benjamin eta alebin maila, KZL jardunaldiak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.