Bi lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitz Igeri Elkarteko kideek datorren asteburuan. Izan ere, Bergaran eta Azpeitin izango dira Izarraitzeko igerilariak.
Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek Neguko Liga Probintzialeko hirugarren jardunaldia izango dute zapatu honetan, abenduaren 1ean, Bergarako Agorrosin Kiroldegiko igerilekuan. Jardunaldia arratsaldeko 15:45tan hasiko da.
Deialdia:
Bestalde, Izarraitz Igeri Elkarteko alebinek Azpeitiko Udal igerilekuan izango dute hitzordua. Alebinek baita ere, denboraldiko 3. jardunaldia izango dute. Azpeitiko lehiaketa, arratsaldeko 16:00tan hasiko da.
Alebinen jardunaldia Izarraitz Igeri Elkarteak antolatu du, eta gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango genuelako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, txapelketa dela eta, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu arratsaldean sortuko dugun eragozpenagatik.
Zorte on eta egurre!