Alazne Sudupe Lasarte-Oriako Igerilekuan izan zen Euskal Herriko Distantzia Luzeko Txapelketan parte hartzen. Lehiaketa, zapatu arratsaldean jokatu zen Maialen Chorraut Igerilekuan eta 2.000 metrotako proban lehiatu zen.
Alaznek lehen aldia zuen horrelako proba luze batean lehiatzen eta hala ere, oso ondo moldatu zen. Azkenean, 7. postuan iritsi zen helmugara 26:16:57 denborarekin. 1.500 metroko pasean ere marka pertsonala lortu zuen 19:42:92 denborarekin.
Zorionak Alazne!