Zapatuan, Gasteiz hiriko I. Topaketa

Bihar zapatua, Gasteizko Medizorrotzako igerilekuan, Gasteiz hiriko I. Topaketa  jokatuko da. Bertan izango dira gure taldeko bost igerilari, Pablo Etxeberria, Ander Etxabe, Iñaki Etxeberria, Joanes Astigarraga eta Asier Zulaika.

Izarraitzkoak bakarkako proba hauetan hartuko dute parte:

  • Pablo Etxeberriak, 50 libre eta 100 bizkar.
  • Ander Etxabek, 200 libre eta 1500 libre.
  • Iñaki Etxeberriak, 50 libre eta 50 bular.
  • Joanes Astigarragak, 100 bizkar.
  • Asier Zulaikak, 50 bular, 100 tximeleta eta 200 libre.

Horiez gain, 4×100 estilo proban irtengo dira.

Zorte on eta egurre!

Post hau Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.