Izarraitzekoek emaitza onak lortu dituzte Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, martxoaren 9an eta 10ean, junior, absolutu eta igeriketa egokitu mailako Igeriketako Neguko Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portu igerilekuan. Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Ixak Gesalagak, Jurdan Arakistainek, Lander Uriak,  Asier Zulaikak, Intza Odriozolak, Maialen Aiertzak, Alazne Sudupek eta Maier Lizarzaburuk  hartu zuten parte. Ander Idoeta, Ander Etxabe, Iker Aizpuru, June Zubizarreta eta Nora Uria baja izan ziren azken unean.

Izarraitzekoek txapelketa  ona egin zuten. Ia guztiek aurreikusitako helburuak bete zituzten Irungo txapelketan.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 11 marka pertsonal.
  • Igeriketa egokituan, Jurdan Arakistain lehen postua eta Lander Uria bigarren postua.
  • Bi domina; Alazne Sudupek zilarrezko domina 1500 librean absolutu mailan eta Iñaki Etxeberriak brontzezko domina 200 librean junior mailan.

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.