Joan den aste bukaeran, Izarraitzeko Iker Aizpuru igerilaria Igeriketa Egokituko Espainiako Absolutuen Txapelketan izan zen parte hartzen Euskadiko selekzioarekin.
Absolutuen mailako Igeriketa Egokituko Elkargo Autonomikoen arteko Espainiako Txapelketa Madrilgo M86 igerilekuan jokatu zen. Igerilari azpeitiarra absolutu mailan aritu zen eta emaitza onak lortuta etorri da Azpeitira. Hona hemen emaitza aipagarrienak:
- Lehiatutako proba guztietan marka pertsonalak.
- 2 brontzezko domina, 4×100 libre eta 4×100 estilo erreleboetan Euskadiko taldearekin.
Zorionak Iker egin duzun ahaleginagatik!