Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek bi sariketetan parte hartu zuten pasa den zapatuan, maiatzaren 4ean.
Goizeko 10:00tan, Tolosako Usabal igerilekuan XLVIII. San Juan Saria jokatu zuten eta arratsaldeko 16:00tan berriz, Ordiziko Majori igerilekuan, Ordizia Igeriketa Saria.
Karga handiko entrenamenduak egiten ari dira bainan ala eta guztiz ere, emaitza bikainak lortuta etorri ziren etxera.
Tolosako sariketan zortzi marka pertsonal lortu zituzten eta Ordiziko sariketan aldiz, lau marka pertsonal.
Zorionak eta segi lanean!