Izarraitzen igeri egiten duten prebenjaminekin , benjaminekin eta 2007ko alebinekin honako jarduerak prestatzen gabiltza.
Ekainaren 24an, astelehena, ibilaldi bat egin nahi dugu Gamarrako igerilekuetara egun pasa joanez. Irteera honetarako guraso batzuen laguntza ere beharko genuke.
Eta uztailaren 6an berriz, gure gaztetxoak Azpeitiako jatetxe batean bazkaltzera gonbidatu nahi ditugu.
Bi jarduera hauetarako datorren astelehenetik aurrera eta bi asteetan zehar, ekainaren 3tik ekainaren 14ra, igerilekuko sarreran paper batzuk jarriko ditugu nahi duenak apuntatu ahal izateko.
Animatu zaitezte!