Izena emateko epea gaur ekainaren 10ean (astelehena) eguerdiko 14:30tan hasiko da eta ekainaren 21ean (ostiralean) amaituko da.
Ohar garrantzitsuak:
- Aurreko denboralditik itxaron zerrendan daudenei lehentasuna emango zaie. Horretarako, posta elektroniko bidez edo telefonoz harremanetan jartzen ari gara.
- Uztailaren 5ean behin behineko zerrendak argitaratuko dira.
- Uztailaren 8tik 18ra, taldeen doiketak egingo dira (aldaketak, erreklamazioak, ea.)
- Uztailaren 19an behin betiko zerrendak argitaratuko dira.
Bestalde, gogorarazi nahi genuke, Izarraitz Igeri Elkartea kirol klub bat dela eta horregaitik, lehiaketetan parte hartzera animatu nahi genituzte igerilari berriak.