Hiru lehiaketatan hartuko dute parte Izarraitzeko igerilariek asteburuan

Datorren asteburuan, hiru lehiaketetan hartuko dute parte gure igerilariak, hain zuzen ere, Tenerifen, Banyolesko lakuan (Girona) eta Eibarren.

Ekainaren 15ean eta 16an Udako Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketa jokatuko da Tenerifen eta bertan izango da gure taldeko Iker Aizpuru. Azkeneko asteetan zita horretarako prestatzen aritu da eta hemendik zorterik onena opa nahi diogu.

Bestalde, gure master taldeko Rafa Zubeldia, Haritz Elortza eta Pablo Etxeberria, Aloñamendiko Xabier Gordoarekin batera, Banyolesko Lakuan jokatuko den Ur-irekietako Espainiako Txapelketan izango dira. Hauek Zapatu arratsaldean izango dute proba  (3.000 metro) eta maila hauetan parte hartuko dute:

  • Rafa Zubeldia +45
  • Haritz Elortza +40
  • Xabier Gordoa +25
  • Pablo Etxeberria +20

Azkeneko hitzordua Eibarko Ipuruako kiroldegiko igerilekuan izango dute gure igerilariak. Infantil, Junior eta absolutuek arratsaldeko 16:00an hasita, XXXI. San Juan saria jokatuko dute.

Zorte on guztiei eta egurre!

Advertisements
Post hau Espainiako txapelketak, Igeriketa egokitua, Sariak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.