Pasa den asteburuan, Izarraitzeko kideak bost lehiaketetan parte hartu zuten eta elkartean, oso harro gaude horrelako parte hartzaile lehialak gure artean edukitzeaz.
Banan bana txapelketa hauetan parte hartu zuten:
Pablo Etxeberria Ur Irekietako Espainiako Txapeldun master 20+
Zapatuan, master mailako hiru taldekide izan ziren Banyolesko lakuan Espainiako Txapelketan parte hartzen, Rafa Zubeldia, Haritz Elortza eta Pablo Etxeberria.
Hirurek animoz beteta eta asmo handiko helburuak eraman zituzten Girona aldera. Azkenean, Pablo Etxeberria izan zen izarraitzeko igerilari bakarra podiumera igo zena, gaina ere poduimeko koska altuenera. Pablo Etxeberriak Espainiako Ur Irekietako Txapelketa lortu zuen 20+ master mailan. 3 kilometrotako igerialdia egiteko 36 minutu eta 8 segundu behar izan zituen eta bigarrenari 2 minutuko aldea atera zion.
Rafa zubeldiak aldiz, ez zuen bere egunik onena izan eta 11. postuarekin konformatu behar izan zuen master 45+ mailan. Rafak 41 minutu eta 52 segundo behar izan zituen 3.000 metroko proba egiteko.
Haritz Elortzak berriz ezin izan zuen proba amaitu. Arazo fisikoak izan zituen proba hasi eta segituan eta erretiratu egin zen. Ziur gaude, Haritzek, igerialdi onak izango dituela uda honetan.
Zorionak hiruroi!
Udako Igeriketa Egokituko Espaniako Txapelketa. Tenerife
Txapelketa honetan, Iker Aizpuru izan da Isaac Pousada entrenatzailearekin. Orokorrean emaitza onak lortu ditu Ikerrek, eta ikastaro ezin obea izan du Tenerifeko txapelketa.
Hona hemen lorpen esanguratsuak:
- 50 librean 41. postua.
- 100 librea marka pertsonala eta 30. postua.
- 50 tximeletan marka pertsonala eta 15. postua.
- 50 bular eta 200 estilo probetan baja izan zen belauneko minagatik.
Zorionak Iker!
Elene Sudupe Gipuzkoako selekzioarekin
Elene Sudupe, alebin taldekoa, Pau-ko (Frantzia) “NOUVELLE AQUITAINE”-ean arituko zen Gipuzkoako selekzioarekin. Sariketa, Stade Nautique igerilekuan jokatu zen (50 metrokoa) zapatuan eta igandean lau jardunalditan banatuta. Elenek lortutako emaitzak eta denborak honako hauek izan ziren:
- 100 libre, 1:06:90.
- 200 libre, 2:26:51.
- 400 libre, 5:13:31.
- 100 bizkarren, goizean 1:16:67 eta arratsaldeko finalean 1:15:99 denborarekin 3. postua.
- 200 bizkarren, goizean 2:41:98 eta arratsaldeko finalean 2:40:42 denborarekin 4. postua.
Elene Sudupe gustura itzuli zen etxera egindako lanagatik eta izan zuen esperientziagatik.
Zorionak Elene!
XXX. San Juan Saria Eibarren
Zaparu arratsaldean taldeko infantil, junior eta absolutuak Eibarko Ipurua igerilekuan izan ziren ohiko San Juan Sarian parte hartzen.
Sariketa bi kategoriatan banatuta zen, infantilak A kategoria eta juniorrak eta absolutuak B kategoria.
Igerilari guztiak lau probatan hartu zuten parte, 50 libre, 50 tximeleta, 50 bular eta 50 bizkar, eta lau proba hauen denborak batu eta sei onenak 200 estilo proba egin behar izan zuten irabazlea izendatzeko.
Gure taldeko igerilari hauek lortu zuten finaletan sartzea:
- A kategoria neskak: Uxue Etxeberria, Alazne Sudupe, Maier Lizarzaburu eta Intza Odriozola.
- B kategoria neskak: Maialen Sudupe.
- B kategoria mutilak: Iñaki Etxeberria eta Asier Zulaika.
200 estiloan Uxue Etxeberriak eta Iñaki Etxeberriak lehen postua lortu zuten eta Mailen Sudupek eta Asier Zulaikak bigarren postua.
Azkenean berriz, 100 estilo misto proba jokatu zen eta Izarraitzeko Iñaki Etxeberriak, Asier Zulaikak, Maialen Sudupek eta Uxue Etxeberriak lehen postua eskuratu zuten.
Zorionak guztiei!
MDKswin itsas zeharkaldia
Pasa den astebukaeran lehen itsas zeharkaldia jokatu zen Mundakan. Bertan izan ziren gure master ataleko igerilari taldetxo bat. Oraindik ura nahiko hotza egoten da eta horregaitik neoprenozko jantziarekin posible izan zuten parte hartzea. Ia gehienak horrela irten ziren igerialdia egitera. Gureak nahiko ondo ibili ziren, hala ere, obeto egiteko ilusioa eta indarrarekin bueltatu ziren etxera.
Zorionak eta animo!