Izarraitzeko igerilariek emaitza onak lortu dituzte Gipuzkoako Alebinen Txapelketan

Joan den asteburuan Gipuzkoako Alebinen Txapelketa jokatu zen Ordiziko Majori  Udal Igerilekuan, eta bertan izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilari, 2007 eta 2006 urteen artean jaiotako neskak eta 2006 urtean jaiotako mutila hain zuzen ere.

Txapelketa horren formatua 3 jardunaldikoa zen. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lorturiko gutxiengoaren esker parte hartu zuten bertan.

Igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak aukeratu zituzten. Horrek erakusten du estilo ezberdinetan eroso aurkitzen direla, eta emaitzetan ikus daiteke bide onetik doazela. Ia guztiek hobetu zituzten denborak eta emaitza azpimarragarrienak honako hauek izan ziren:

  • Elene Sudupek: bi urrezko domina (100 estiloetan eta 400 estiloetan) eta zilarrezko domina bat 100 librean. Sailkapen orokorrean (fina puntuarekin) 3. postua lortu zuen.
  • Anne Sagarmendik: hiru zilarrezko domina (200 libre, 800 libre eta 200 estiloetan).
  • Nahian Estebanek: zilarrezko domina bat 200 tximeletan.
  • Julen Artetxek: brontzezko domina bat 400 libre proban.

Zorionak guztiei egindako lanagatik!

Post hau Alebinen liga, Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.