Izarraitzekoek emaitza oso onak lortu dituzte Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketan

Joan den asteburuan, uztailaren 6an eta 7an, infantil, junior eta absolutu mailako Igeriketako Udako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zen Irungo Azken Portuko igerilekuan. Maialen Sudupek, Uxue Etxeberriak, Intza Odriozolak, June Zubizarretak, Alazne Sudupek, Maier Lizarzaburuk, Judith Odriozolak, Pablo Etxeberriak, Iñaki Etxeberriak, Ixak Gesalagak, Asier Zulaikak eta Iker Aizpuruk  hartu zuten parte.

 

Izarraitzekoek txapelketa  bikaina egin zuten. Entrenamendu gogorrak egiten aritu dira, eta aurreikusitako helburuak bete zituzten igerilariek Irungo txapelketan.

Izarraitzekoen lorpen aipagarrienak honako hauek izan ziren:

  • 43 marka pertsonal.
  • Espainiko hiru gutxieneko berri : Maialen Sudupek 100 tximeletan, 200 estiloetan eta 400 estiloetan.
  • Klubeko 12 errekor berri :
  • Alazne Sudupek , 1500 librean 15 urtekoa eta absolutua.
  • Maialen Sudupek, 100 tximeletan 17 urtekoa eta absolutua, 100 bizkarren 17 urtekoa eta absolutua eta 400 estiloetan, 17 urtekoa eta absolutua.
  • Pablo Etxeberriak, 100 bizkar absolutua eta 50 bizkar absolutoa.
  • 4X200 mutilak, Pablo Etxeberriak, Asier Zulaikak, Iñaki Etxeberriak eta Iker Aizpuruk.
  • 4X100 mutilak, Pablo Etxeberriak, Asier Zulaikak, Iñaki Etxeberriak eta Iker Aizpuruk.
  • 8 urrezko domina;
  • Uxue Etxeberriak 200 bular infantil, 200 bizkar infantil eta 100 bizkar infantil.
  • Iker Aizpuruk, 200 tximeleta infantil.
  • Maialen Sudupek, 100 tximeleta junior eta 200 estiloetan junior eta absolutuetan.
  • Pablo Etxeberriak, 400 libre absoluto.
  • 7 zilarrezko domina;
  • Uxue Etxeberriak, 200 bular absolutu eta 200 estilo infantil.
  • Maialen Sudupek, 100 estilo junior, 100 tximeleta absoluto eta 400 estilo junior eta absoluto.
  • Iñaki Etxeberriak, 200 libre junior.
  • 8 brontzezko domina;
  • Pablo Etxeberriak, 100 estilo absoluto.
  • Alazne Sudupek, 1500 libre infantil eta absoluto.
  • Maialen Sudupek, 100 estilo absoluto.
  • Uxue Etxeberriak, 200 bizker absoluto.
  • Iñaki Etxeberriak, 100 libre junior.
  • Asier Zulaika, 200 tximeleta junior.
  • Iker Aizpuru, 200 tximeleta absoluto.
  • Sailkapen orokorrean fina puntuekin;
  • Iker Aizpuruk lehen postua igeriketa egokituan.
  • Maialen Sudupek, 2. postua junior eta 3. postua absoluto.

 

Zorionak egiten ari zareten lanagatik eta segi horrela!

Post hau Gipuzkoako Txapelketak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.