Euskal Herriko Txapelketa bikaina, Gasteizen

Joan den asteburuan, uztailaren 12tik 14ra bitartean, Euskal Herriko juniorren, absolutuen eta igeriketa egokituko Udako Txapelketa jokatu zen Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan. Txapelketan, Pablo Etxeberria (absolutua), Iñaki Etxeberria (juniorra), Jurdan Arakistain (igeriketa egokitua), Lander Uria (igeriketa egokitua), Asier Zulaika (juniorra), Maialen Sudupe (juniorra), Uxue Etxeberria (infantila), Iker Aizpuru (igeriketa egokitua) eta Maier Lizarzaburu (infantila) izan ziren Izarraitzeko ordezkariak.

Udako azken aurreko zita garrantzitsuena izan zen asteburukoa, eta txapelketa bikaina egitea lortu zuten Izarraitzekoek. Gure igerilarien artean gehien nabarmendu zena, Maialen Sudupe izan zen. Urte bete Estatu Batuetan pasatu ondoren, Maialen Sudupek Terrasan jokatuko den Espainiako txapelketarako bide onean doala erakutsi zuen.

Guztira, zazpi domina lortu zituen Maialen Sudupek:

  • 50 bizkar (urrezkoa junior mailan eta urrezkoa absolutu mailan).
  • 100 bizkar (urrezkoa junior mailan eta urrezkoa absolutu mailan).
  • 200 bizkar (urrezkoa junior mailan eta zilarrezkoa absolutu mailan).
  • 50 tximeleta (urrezkoa junior mailan)

Gainera, hamasei marka pertsonal eta eta klubeko bost errekor berri ezarri zituzten. Hain zuzen ere;

  • Maialen Sudupek 50 bizkarren 30:31 denborarekin(17 urtekoa eta absolutua).
  • Maialen Sudupek 50 tximeletan 29:84 denborarekin 17 urtekoa.
  • 4X50 librean Iker Aizpuruk, Iñaki Etxeberriak, Asier Zulaikak eta Pablo Etxeberriak.
  • 4X200 librean Asier Zulaikak, Iñaki Etxeberriak, Pablo Etxeberriak eta Iker Aizpuruk.

Bestalde, Jurdan Arakistainek, Lander Uriak eta Iker Aizpuruk Euskal Herriko Udako igeriketa egokituko txapelketan parte hartu zuen, eta beste behin, maila oso ona erakutsi zuten.

Hona hemen emaitza aipagarrienak:

  • Iker Aizpuruk urrezko domina 50 bizkar proban.
  • Iker Aizpuruk zilarrezko domina 100 librean.
  • Lander Uriak zilarrezko domina 50 bizkar proban.
  • Iker Aizpuruk brontzezko domina 200 librean.
  • Jurdan Arakistainek brontzezko domina 50 bizkar proban.

Hurrengo hitzordua Espainiako Txapelketan izango dute Izarraitzeko igerilariek, Uxue Etxeberriak eta Maier Lizarzaburuk Bartzelonan infantil mailan eta Maialen Sudupek Terrasan junior mailan, eta gero, merezitako oporrak hartuko dituzte.

Zorionak guztiei egindako lanagatik!

Post hau Euskal Herriko Txapelketak, Igeriketa egokitua atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.