Zapatuan eta igandean, Izarraitz Igeri Elkarteko ia 50 igerilarik parte hartu zuten 49. Getaria-Zarautz Itsas Zeharkaldian.
Aurtengoan, zapatu arratsaldean zeharkaldi luze batekin eman zioten hasera asteburuko igerialdiei. 5.200 metrotako proba egin zuten arratsaldeko seiretan hasita eta gure taldeko igerilariak ondo moldatu ziren. Emaitzarik esanguratsuenak honako hauek izan zire:
- Haritz Elortzak 1:12:12 denborarekin 52. postua.
- Asier Zulaikak 1:12:18 denborarekin 53. postua.
- Rafa Zubeldiak 1:12:40 denborarekin 55. postua.
- Josu Arzamendik 1:19:41 denborarekin 113. postua
- Jone Goenagak 1:21:01 denborarekin 133. postua
Igandean, aurrenik, infantil mailako neska mutilak irten ziren Zarautzeko hondartzatik 800 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Gure taldeko onena Elene Sudupe izan zen 4. postua lortuz.
INFANTILEN ZEHARKALDIA 2019 ZARAUTZ
Ondoren, 11:30etan hasi zen helduen zeharkaldia Getariako portuan. 3.100 igerilariak zortzi taldetan atera ziren, aurrez eginiko denboraren arabera. Izarraitzeko 35 bat igerilarik hartu zuten parte, eta ia guztiak oso gustura gelditu ziren lortutako denborekin, nahiz eta itsasoa nahiko nahastuta aurkitu zuten igeriketarako.
Izarraitzeko igerilarien artean, emaitza esanguratsuenak honako hauek izan ziren: gizonezkoetan Pablo Etxeberriak 7. postua eta 7. senior mailan eta emakumezkoetan, Leire Ceciagak 199. postua eta 4. master mailan.
Hona hemen Izarraitzeko eta Azpeitiko igerilarien postuak eta denborak:
IZARRAITZKOEN ETA AZPEITIARREN SAILKAPENAK GZ
Zorionak guztiei eta segi horrelaxe!