Zapatuan, VI. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza

Zapatuan, irailaren 21ean, VI. Flysch Beltza Itsas Zeharkaldi Bikoitza jokatuko da Saturraran, Mutriku eta Deba artean, Eibar Igerixan Kirol Klubak antolatuta.

Igerialdi luzeak 6.500 metro izango ditu eta 10:00etan emango zaio irteera Saturrarango hondartzatik. Igerialdi motzak berriz, 3.000 metrotako luzera izango du eta 11:00etan irtengo dira igerilariak Mutrikuko portutik. Bi proben helmuga Debako hondartzan izango da.

Izarraitz Igeri Elkarteko master taldetxo bat bertan izango da parte hartzen.

Animo eta zorte on!

Post hau Itsas Zeharkaldiak, Masterrak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.