Gipuzkoan, neguko igeriketako denboraldia hastera doa

Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior, absolutu eta igeriketa egukitutako igerilariek Neguko Liga lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Azpeitiko Udal igerilekuan izango da, goizeko 10:00etan hasita.

Beste behin, gure esker ona adierazi nahi diogu Azpeitiko Udalari, beraien laguntzarik gabe ezinezkoa izango zitzaigulako horrelako lehiaketak antolatzea. Bestalde, barkamena eskatu nahi diegu igerilekuaren erabiltzaileei, zapatu goiz honetan igeriketako lehiaketa dela-eta sortuko ditugun eragozpenengatik.

Arratsaldean berriz, Izarraitz Igeri Elkarteko alebin mailako igerilariek Alebin Ligako lehen jardunaldia izango dute. Txapelketa Oñatiko Zubikoa igerilekuan izango da, 15:30ean hasita.

Gure igerilariak irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du astebukaerako lehiaketak.

Zorte on denei!

Post hau Alebinen liga, Helduen ligak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.